TXIPIROI 2015 (ZERURA BEGIRA)

TXIPIROI 2015 (zerura begira!)

Distantzia: 38 km.
Desnibel positiboa: 1700m
Zailtasuna: Zaila

Bi eraztunez osaturiko ibilbidea da aurtengoa. Ibilbide gogorra eta teknikoa, igoera labur eta gogorrak jeitsiera teknikoekin uztartzen dituena, deskantsu gutxikoa alegia.. Azken urteetako joerari jarraituz, ibilbidearen edertasunari eman diogu garrantzia. Gure herriko txoko politenak sartu ditugu ibilbidean eta ahalik eta bidezidor gehien sartzen saiatu gara.

Lehenengo eraztunak 15 km ditu, Eatik atera eta Natxitu aldera goaz, ondoren kostaldetik berriro Eara itzultzeko.

Bigarren eraztunak 23 km ditu. Errekako bidea hartu eta Lekitto alderantz abiatzen da ondoren kostaldetik berriro ere Eara itzultzeko. Bigarren eraztun honetako lehenengo zatia erraza eta azkarra da ez du aldapa askorik. Bigarrena aldiz erabat desberdina da, zailtasun fisiko handia du eta gainera jeitsiera gehienak bidezidor teknikoetatik egiten dira.

kontuz ibili behar da eta azken txanparako indarrak gorde bestela luzea egingo bait da martxa.

Aurtengoan txipiroiaren sorburura jo dugu eta "TIPICAL TXIPIROI EXTREME" ibilbidea antolatu dizuego. badakizue.....

LUZEA LABUR ETA SUFRIMENDUA GOZAMEN!!!

1 comentario:

  1. Me gustaria ponerme en contacto con alguien de la organizacion, gracias

    ResponderEliminar