sábado, 8 de julio de 2017

ESKERRIK ASKO DANORI!!!

Bukatu da aurtengo txipiroi extreme!! zorionak eta eskerrik asko parte hartzera etorri eta antolatzen lagundu diguzuen guztioi. Zuek gabe ezingo genukeelako martxa hau antolatu. Biba zuek!
Oin Kaña batzuk hartu, kontzertuetaz disfrutatu (aupa Ietarrock!!) eta deskantsatea tokaten da, aste luziek izen dire azkenengokuek eta.
Pasientzije eduki eta datorren egunetan atarako doguz sailkapena, argazki eta bideoak. (Adi facebooken ere atarako diez eta.)
AHAZTU BARIK, Zorionak Alex Ordeñanari eta datorren urterarte. Badakizue urtero legez ondartzan zuen zain egongo garela.
Agur eta ondo bizi!
                                            IE, HERRI TXIKI HANDI BAT MARTXAN




domingo, 11 de junio de 2017

HERRI BIZI BAT TIRAKA.

EZ PENTSAU AURTEN TXIPIROI GABE UTZIKO ZAITUZTEGUNIK, AURTEN ERE HONDARTZAN ITXAROTEN ZAITUZTEGU ETA.
UZTAILAREN 08 ZAPATUA

Kostau jaku, baina azkenean lortu dogu ordenadorearen aurrean jarri eta aurtengo martxari buruzko zehaztasunak zuei jakinarazteko, idazten hastea. 
Iazko zuen sentipen eta gomendioei kasu eginez eta txipiroiaren izaera galdu gabe, ibilbide ikusgarria prestatu dugula uste dugu. Bidezidorrak, jeitsierak, harrokak, itsasoa, hamaikatxo aldapa eta herri bizi bat bultzaka.

Hauek gabe ezin bizi!

Ibilbidearen inguruko datuak:
  1. Luzera: 43km.
  2. Desnibel + : 1900m inguru.
  3. Ibilbidea 2 eraztunez osatua dago
    1. Lehenengoa natxitu aldera: 15 km / 673 m +.
    2. bigarrena Bedaru aldera: 27 km / 1227 m +
  4. Hornidura puntuak 2.

Martxaren inguruko datuak.
  1. Irteera: 9:30 Hondartzan
  2. Bukaera: 14:00
  3. 15 € aurretik izena ematen duzuenontzat eta 20 €
  4. Inskripzioak : Kirol probak (Esteka)
    1. Aurreinskripzioak uztailaren 03 bukatuko dira. 
    2. Kamisetak soilik aurretik apuntatu zaretenontzako egongo dira eta ekainaren 22rarte tailla aukeratu daiteke.

GOGORATU AURRETIK IZENA EMATEN DUZUENOK GURE LANA ERRAZTU ETA ARRISKUAK GUTXITXEN DIZKIGUZUELA. HORREXEGATIK ASTERO MOMENTUAN DAUDEN AURREINSKRIBATUEN ARTEAN ZOZKETAK EGINGO DITUGU. (MATERIALA ETA MARTXAREN LAGUNTZAILEAK ESKEINITAKO ZENBAIT OPARI)

ANIMATU EZ BAIT ZARETE DAMUTUKO